Iruñea eta Durangorako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 17an eta 18an, Iruñean eta Durangon eskainiko ditugun emanaldietarako sarrerak agortu egin dira. Ez da takilan erosteko aukerarik izango

Eskerrik asko lagunok

Posted in Sailkatugabeak | 2 Comments

Kamisetak

Aldean, barrutik zein kanpotik eroan gaitzazuen

10€tan zuzenekoetan salduko ditugu.

Diseinua Unai Iturriagarena da, gure biratxo honetako afixa, sarrera eta ostantzeko guztiena legez

Posted in Sailkatugabeak | 1 Comment

Bilbora hurreratu zineten guztiei, Topaguneakoei, Kukutzakoei, Zea Maysekoei, Kafe Antzokiakoei

Eskerrik asko! Mila esker! Esker aunitz! Atzo sentiarazi zenigutena aldean eroango dugu luzaroan.

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Durangorako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 18an Durangon eskainiko dugun azken emanaldirako sarrerak agortu egin dira. Egunean bertan ere ezingo dira erosi. Sarrerak eskuratu ezinik zaudetenoi zer esan…

Eskerrik asko lagunok!!!

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Eskerrik asko Gasteizeko emanaldira hurreratu zinetenoi

Atzoko emanaldia berezia izan zen guretzat. Hiru urte joan dira azkenengoz eskenatokira elkarrekin igo ginenetik. Ardura, urduritasuna, giharren zurruntasuna eta gogoa nahastu zitzaizkigun. Entzuleen harrerari esker beldur guztiak uxatuta burutu genuen emanaldia. Gatxa zaigu sentitutako poza laburbiltzea. Euskal Herria zerura begira ari zen bitartean, Jimmy Jazzen bildutako ia 700 lagunak kanpoko laiotzetik salbu sentitu ginen.

Bilbon dugu hurrengo zita katamalokideok. Jakin badakigu sarrerak agortuta daudela jakiteak erantzunkizun itzela damaigula , baina baita tamainako gogoa ere.

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Gasteizko emanaldiarako jada 300 sarrera saldu dira

Sarrerak Gasteizko Jimmy Jazz aretoaren webgunean zein aretoan bertan eskuratu daitezke

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Durangoko emanaldirako sarrerak, urriaren 26tik aurrera

Azaroaren 18an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainiko dugun azken emanaldirako sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira, bai Plateruenan bertan zein www.plateruena.net webgunean

Posted in Sailkatugabeak | 1 Comment

Bilboko emanaldirako sarrerak agortu egin dira

Azaroaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dugun emanaldirako sarrerak agortu egin dira. Egunean bertan ez da sarrerarik salduko txarteldegian.

Eskerrik asko hurreratuko zareten guztioi

Donostiakoak eta Bilbokoak agortuta, azaroaren 18an Durangoko Plateruenan seigarren emanaldia burutzea erabaki dugu

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment

Azaroaren 6an, Gasteizen

Jimmy Jazz aretoan

20:00etan

Sarrerak Jimmy Jazzen bertan zein webgunean

Posted in Sailkatugabeak | 1 Comment

Azaroaren 10ean, Bilbon

Kafe Antzokian

21:30etatik aurrera

Jada 400etik gora sarrera salduta

Sarrerak internet bidez Kafe Antzokiaren webgunean edota Kafe Antzokian bertan

Posted in Sailkatugabeak | Leave a comment