Atzoko emanaldia berezia izan zen guretzat. Hiru urte joan dira azkenengoz eskenatokira elkarrekin igo ginenetik. Ardura, urduritasuna, giharren zurruntasuna eta gogoa nahastu zitzaizkigun. Entzuleen harrerari esker beldur guztiak uxatuta burutu genuen emanaldia. Gatxa zaigu sentitutako poza laburbiltzea. Euskal Herria zerura begira ari zen bitartean, Jimmy Jazzen bildutako ia 700 lagunak kanpoko laiotzetik salbu sentitu ginen.
Bilbon dugu hurrengo zita katamalokideok. Jakin badakigu sarrerak agortuta daudela jakiteak erantzunkizun itzela damaigula , baina baita tamainako gogoa ere.